Kontxa 2018: Tolosaldeko neskak Donostiako portuan

2018-09-02
Tolosaldea zortzigarren izan da XI. Emakumezkoen Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian, San Juan irabazlearengandik 34 segundora. Uretan gertatu denaz haratago, eskualdeko herritarrek, arranplan eta portu inguruan jarri duten festa giroa gaindiezina izan da. Estropadaren ostean, kalejiran eraman dute ontzia portuan egokitu zaien tokiraino, eta bertan, Zarauzko arraunlariak batu zaizkie (Hauek harreman estua dute Tolosaldeko Arraun Klubarekin). Orduan hasi da eromena eta festa. Enbata ontzua utzi bezain pronto elkarri heldu eta gurasoak ere hasi dira ospakizunean. Berdin zion zergatik egiten zuten, kontua ospatzea baitzen. Jauzika, txarangaren inauteri doinuekin gozatu ahal izan dute neskek, bertatik igarotzen ziren arraun zaleen txundidurarako.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak