...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen euskararen transmisioari buruzko mintegiaren X. ediziora iritsi gara aurten eta zerbait berezia egin nahi izan dugu, ohiko formatuarekin apurtu eta emozioak astindu. Egiazko matriuska izan dugu gure artean, eszenografia berezia, erritoak, abestiak, hogeita bat hizlari, ehundik gora parte-hartzaile... Guretzat espeziala izan da, baina gehien bete gaituena izan da parte-hartzaile guztientzat ere berezia izan dela jakitea. Datorren urtera arte!