Ez kanta beltza (Benito Lertxundi)

2020-06-06
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/s1MSylvpTGU http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Kaleak sutan jarri ziraden eta zakurrak katerik gabe beren bizitzen nagusi. Ordu larriak urbil daude ta libertadeko gorritasuna zeñek ez du nai ikusi? Iges doazen ur lodi hoiek ludi osoa artuko dute, aserrearen eskubideak mintzo gogorrez altxa baitira. Ez kanta, beltza, alperrik da ta, indarren kontra jaso indarra zuen bizitza oso motza da egin zazute librea. Goseen Harlem, doñu zakarra, izen gabeko mixeri zarra, bular legorrak zintzilik eta irentsitako karraxi latza. Ez kanta, beltza, alperrik ez kanta, indarren kontra jaso indarra, Moises zerutik jetxiko ez da, urreagatik saldu da. Baiñan zu, beltza, asten bazera, gu ere beltzak izango gera, bein betiko burruka hortan nausi berdiñen legeen kontra. Ez kanta, beltza, berriz ez kanta, itxi aboak, jaso ezpata, gure bizitza gurea da ta, iñork ez beza lapurtu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak