Nagusia ta maizterra (Xabier Lete)

2021-12-06
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Orain artean ni izandu naiz, aitona, zure nagusi, errenta txintxo pagatu dezu zere kapoi eta guzi; zu baiño gizon umillaguak ez ditut asko ikusi, orain etxea saltzera goaz nai bazenduke erosi. Larogei duro zuen errenta etxeak orain artian, zedorrek ala pagatu dezu berrogeitamar urtian; lengoan bertan gelditutzia ez da neretzat kaltian, bost milla duro balio ditu ea konpondu gaitian. Zer familia izandu degun jauna nai al du aditu? Amabi aurren aita naiz ni ta semiak amar baditu, lan egiteko iñor gutxi ta maiean ezin kabitu, baneukake non enpleatua bost milla duro banitu. Au aditu ta beste aldera bueltatu zen nagusiya, esanaz “nik zer kulpa dadukat zuk ume asko aziya; ez dezu asko ixtimatzen nik egin dizudan graziya, zuek artu nai ez badezute bada zeiñek erosiya”. Eskerrikasko, nagusi jauna, pakian biaugu bizi, baiña izketan bukatu arte ez bedi joan igesi; klaro dabillen gizonak ez du arrazoi txarrik merezi, nai duenari saldu bezaio, guk ezkentzake erosi. Aziendaz ta lan-erremintaz bagenedukan indarra, aiekin ere ez degu orain oso alderdi ederra... zazpi balio luteken gauzak bostean eman bearra, au pentsatzian etortzen zaigu begietara negarra. Amabi lagun maiean bueltan juntatzen gera jateko, geienaz ere aietatik bost irabazira joateko; pazientziya artuko banu anbat ez nuek kalteko, Jaungoikuari eska zaiogun osasuna emateko. Prezisamente martxatu biaugu baserri edo kalera, norbaiti egin bearko zaio bizilekuen galdera esplikatuaz nola izan den fameliyaren galera; gure Jainkuak nai duen arte nonbait mantenduko al gera! Txirrita
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak