Korriklika 8

2019-04-11
www.berria.eus | Bilbo izan du mugarri nagusia gaurko Korrikak. Garikoitz Goikoetxea berriemaile bereziak Bilboko euskararen egoera aztertu nahi izan du eta horretarako Iker Martinez de Lagos Euskaltzaleen Topaguneko kidearekin eta Jon Intxaurraga Berbaizu elkarteko kidearekin hitz egin du. Kazetarien kilometroaren irudiak jaso ditu saioak. Hain zuzen ere, kazetaritzan teknologia berriek eragin dituzten aldaketak islatu ditu Txakur Gorria sormen taldeak bere ilustrazioan. Ramoni eta Loitzune herri txikietan eta hirietan korrika egitearen ezberdintasunak aztertu dituzte. Gaurko irudi ederrenei Onintza Enbeita Maguregik jarri dizkio bertsoak.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak