GG 114

2017-05-26
GUREAN GAUR albistegia Beñat Zarrabeitiaren eskutik, honatx lerroburuak: Gurean Gaur albistegira! Bero sargori eta itsaskorra gaur Euskal herrian, termometroak 40 gradura iritsi Euskal Herriko puntu ezberdinetan. Egunak arreta puntu eta izen propio ezberdinak izan ditu. Besteak beste, Garbiñe Aranbururena, LAB sindikatuko idazkari nagusi berria, Ainhoa Etxaideren lekukoa hartuz. Beste protagonista nagusi bat Kuko Ziganda da, ultzamarra gaur aurkeztu baitute Athletic-en lehen taldeko entrenatzaile gisa. Hauek eta beste hainbat gure lerroburuetan - Iruñeko Udal gobernuaren baitan sortu diren desadostasunen harira agerraldia egin du gaur Joseba Asiron alkateak. Aldaketak aurrera segitzeko bide-orri berria planteatu du alkateak. Bost puntu edo irizpide izanen ditu oinarri: kontsentsua, leialtasuna, seriotasuna, akordio programatikoa eta ardura. - Gipuzkoan eraikitzen ari diren errauste plantaren kontra protestan segitzen dute hainbat herri mugimenduk. Larunbatean bertan, Erraustegiaren Kontrako Eguna izango da Zubietan - Azterketa garaian bete betean murgilduta, Bilboko erdigunean, Indautxun, ikasleek Azkuna Zentroko liburutegi eta ikasketa geletan dagoen leku falta salatu dute - Kiroletan, Igandean jokatuko da buruz buruko finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iker Irribarria iazko txapelduna eta Oinatz Bengoetxea izango dira nor baino nor - Kazetaritza, artea eta inprenta uztartuz, 'Erredakzioa' egitasmoa jarri dute martxan La Taller galeria eta tailerreko kideek. Teknika grafiko eta inprimategiaren teknologien bidez aldizkari ilustratuaren lehen alea argitaratuko dute ekain amaieran, Mirentxu Purroy kazetariaren eta Higi Vandis ilustratzailearen kolaborazioekin. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak