Bardabioko semia - Joseba Irazoki

2022-07-18
Berdabioko atea izan zen Gaizkileak podcasteko lehen atala, eta bertan, noski, “Goizuetan” abestia sartu genuen. Ez ordea Mikel Laboak ezagun egin zuena. Laboak Resurreccion Maria Azkuek bildutako aldaera bat hautatu zuen, eta aukeraketa hori egitean beste bat ahanzturan geratu zen: Aita Donostiak 1929an Aranazen jasotakoa. Joseba Irazoki musikari beratarrak musikatu du kantua, bere estiloan, bere erara, berak ere konta dezan Goizuetan badela gizon bat… Podcasta entzun nahi baduzu: https://podcast.eus/berdabioko-atea-euskal-gaizkileak/ LETRA Bardabioko semia naiz ta Seme fortuna gabia. Aranaztikan ekarri nuen Dotiarekin andria. Hobe zukian ikusi ezpalu Bardabioko atia. Nere buruaz ez naiz oroitzen, Zeren ez naizen bakarra. Azitzekuak or uzten ditut hiru seme ta bi alaba. Jaun zerukuak adi dezala haien amaren negarra. Goizuetan bada gizon bat, Deitzen diote "Trabuko". Hitzak ederrak, bihotza faltso Behinere etzaio faltako. Hark egin didan aberiguazioa Sekulan etzait ahantziko. Denbora batez oroitzen bayintz Zer egin yuen Elaman, Denbora hartan ibiltzen yintzan Yarraiki nikan Lesakan Orain bano len egun yakien Ni orain naguen atakan. Goizuetako eskribu Jaunari: -Eskarrikasko, barkatu; Informaziuak onak diguzu Iruñerako prestatu! Mundu honetan edo bestian Biharko dituzu pagatu. Zorriak eta arkukusuak Arrotontxuak nagusi. Denbora batez erran bihartzuenak hau bihar nuela ikusi! Zeruko Aita, lagun nazazu, Ezin nengoake igesi."
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak