Esan gabeko arrazoia (Ruper Ordorika)

2020-01-23
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ixilik zaude, non da zure ahots laguna? Ozenki mintzo zait gaur zure ixiltasuna: Egiazko ipuinetan legez, Zientzia liburuan ere ez da Hain ozen mintzo egia, Hain nabarmen, hain garden, egia. Zure ordez ote da mintzo mundua? Esan gabea ere ulertu behar al dut, ba? Sekretoa ostoz osto biluztu, Gezur batean nahastu, Egia hori ez baita maitagarri, Zure egia ez baita entzungarri. Laster nauzu utziko, Haizeak ere susmoa dakarkit. Aldean ez daukat Esan gabeko arrazoia baizik. Argi printza batzuk etsi etsian, Sartu nahiean dabiltza zure etxean. Laster dena ahaztuko Pazku goiz ederrean ote Ala berantago, Besta berri bezpera batez, Argi printza azkenak etsi etsian Sartu nahiean dabiltzatela zure etxean. Ixilik zaude, non da zure ahots laguna? Ozenki mintzo zait gaur zure ixiltasuna.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak