Militarrak aztarnari lanak egitearen aurka azaldu da Sortu

2020-09-21
Refenan kokatzen den pandemiaren aurkako gunean pankarta erraldoi bat zabaldu dute gaur goizean. “Pandemiaren aitzakiarekin, Espainiako militarrak sartu dizkigute nonahi, bizitza publikoaren militarizatzea eta Espainiarekiko menpekotasunaren beharra irents ditzagun. Lehen, desinfektatze lanak egitera ekarri omen zituzten. Oraingoan, Covid-19aren aztarnari lanak egitera omen datoz”, salatu du Sortu-k. Sorturen hitzetan “Nafarroa intsumisioaren lurraldea da”, eta orain, pandemiak eragindako egoera honetan “herritarrak erdigunean jarri” behar direla dio, haien zaintza bermatzeko. “Horretarako, osasungintzarako baliabideak behar ditugu, enplegu publikoa sustatuko duten neurriak”, eta ez militarren parte hartzea.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak