Ene Kantak Jai Erraldoia

2022-03-30
32 ERRALDOI ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA festa handia izan zen. Ene Kantak, besteak beste, Nafarroako erraldoi eta kilikien 7 konpartsetako 32 erraldoiez lagunduta aritu zen. Ikuskizunean zehar pertsonai berriak ezagutuko ditugu eta abesti berrien koreografiak dantzatzeaz gain, betiko arrakastak gozatu ahal izango ditugu. SATORJATOR “Satorjator” Nere eta Eneko gure lagunen bidai berria da. Abentura berri honekin Lurraren erdigunera bidaia eginen dute. Bertan altxor preziatu bat bilatu beharko dute; urre txanponik ez eta familia eta lagunekin jolasteko denboraz beteta dagoena. Abenturan zehar, denbora ordezkatzen duen Krono pertsonaia azalduko da. Nerek eta Enekok tablet edota mugikorrarekin euren denbora alferrik galtzen duten bakoitzean, Kronok denbora kenduko die, abentura bukatu gabe uzteko arriskuan gelditzeraino. Euren helburua betetzen lagunduko dieten pertsonai berriak ezagutuko dituzte: Satorjeitor eta Armiarma. Beraiekin beldurrak eta ziurtasun ezak gaindituko dituzte, beti bezala ingurugiroa eta lagunak zaintzen. KONPARTSAK: Txantrea, Sanduzelai, Atarrabia, Irurtzun, Agoitz, Aurizberri eta Mendilorriko konpartsek parte hartuko dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak