GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 30

2017-05-30
GUREAN GAUR albistegia BeƱat Zarrabeitia lankidearen eskutik. Indarkeria matxista izango dugu hizpide gaurkoan. Izan ere, iragan den maiatzaren 2an Madrilen hildako ama-seme eibartarren ustezko hiltzailea atxilotu dute gaur Espainiar Estatuko hiriburuko Tetuan auzoan. Hauek eta beste hainbat, gure lerroburuetan: - Gizon bat atxilotu dute, sexu eraso bat egitea egotzita. Euskal herriko unibertsitateko ikaslea da eta hainbat kide jazarri ditu. Ostegunean, elkarretaratzea egingo dute Leioako kanpuseko Mikel Laboa Plazan - Pneumonia pairatzen duenaren zantzuak antzemanda, larri gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoa erietxera eraman dute. - Oso larri dago Zorrotzako sutean zaurituetako pertsonetako bat. Bihar, gertatutakoa salatu, udalari soluzioak eskatu eta biktimei elkartasuna helarazteko, mobilizazioa egingo dute Zorrotzako bizilagunek - Industria alorrari dagokionez, 2017. urteko lehen hiruhilekoan 5.792 milioi euroren esportazioak egin zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresek, iaz epe horretan baino %13,2 gehiago. - Nafarroan, ekainaren 1etik aurrera publikoa izanen baita berriz Nafarroako Ospitale Guneko janari zerbitzua. Orain arte Mediterranea de Catering enpresak kudeatu du, eta langileak kaleratuko ditu, haien egoeraz inongo erantzukizunik hartu gabe. - Mariano Rajoy Espainiako Audientzia Nazionalera joan beharko da deklaratzeko Gurtel auzia dela eta. - Kiroletan, Irene Paredesek, Frantziar Estatuko PSG taldean jokatzen duen Legazpiarrak txapeldunen liga irabazteko aukera izango du etzi Cardiffen. Pariseko taldeak Lyon mendean hartu beharko du. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak