Presidente izateko babesik gabe, elkarrizketarako deia Turullek Madrili

2018-03-22
Gehiengo osoa behar zuen Jordi Turullek Generalitateko presidente hautatua izateko. Junts Per Catalunyako eta ERCko diputatuen botoez gain, CUPekoenak ere behar zituen, beraz. Baina inbestidurarako urjentziazko bilkura hasi baino minutu batzuk lehenago jakinarazi du CUPek abstentzioaren hautua egin dutela. Ondorioz, Turullek ez du presidente izendatua izateko nahikoa babes lortu. Edonola ere, mantendu egin dute Parlamenteko bilkura, eta Turullen beraren hitzaldiarekin hasi da gaurko inbestidura saioa. Espetxean edo erabestean diren Kataluniako gobernuko kide kargugabetuak eta ordezkari publiko ohiak gogora ekarri ditu. Turullek elkarrizketa eta negoziazioa eskatu dizkio Madrili, "gobernutik gobernura".
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak