Bi Bala - Bai bai, gizontxo

2016-09-12
Bi Bala taldearen Gure Eroyak (Bonberenea Ekintzak, 2015) diskoko kantua. Memoria duguno uso eta otso guztiek egin dute bazka bertan-goxo, hargatik daude orain hainbeste potroso iraultzaren aurrean horren deseroso. Hobe duk aurreztea pito-lezioak pelikula hau jada gutaz ez zioak, alde baldin bahago aska tentsioak ta prestatu galtzeko pribilejioak. Hik ez duk nahi ulertu besteren borroka librea ai ai ai beraien aukera ez baituk hirea lasai motel lasai hi gabe ere egingo ditek bidea. Hire erretorikak asko dik faltsutik haizeari bultzaka tronu ahaltsutik noski emakumea nahi duala zutik baina zergatik ez haiz kentzen enbazutik? Defendatu genian aitaren etxea lortu arte amari berea kentzea, txistuka hasi zaiguk presio-eltzea solta ezak nahi ez baduk eskutan lehertzea. Hik ez duk nahi ulertu besteren borroka librea ai ai ai beraien aukera ez baituk hirea lasai motel lasai hi gabe ere egingo ditek bidea.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak