Urola Erdiko Merkataritza - GERTU

2018-02-14
Urola Erdiko Merkataritza Mahaiaren sentsibilizazio kanpaina Sentsibilizazio kanpainak, joan zen urtean eskualdeko eros ohiturak ezagutzeko egin zen azterketa du abiapuntu. Izan ere, azterketak eskualdeko merkataritzaren indargune zein ahulguneak identifikatzen lagundu zuen. Oro har, jarraian zerrendatzen dira azterketan ateratako ondorio nagusiak: - Nahiz eta produktu edota zerbitzuaren arabera eragina ezberdina izan, azken urteetan merkatalgune, hirigune nahiz internet bidezko erosketak egiteko joera indarra hartzen ari da. - Oro har eguneroko erosketari dagokionean, erosketen %75 baino gehiago herrian bertan egiten da. Arraina, haragia, ogia, urdaitegia eta frutaren kasuan portzentaia hau are handiagoa da. Produktu kategoria hauetan, kontsumitzaileak denda tradizionaletan du konfidantza gehien eta erosketa burutzeko lehen aukera dira. - Aldizkako erosketaren kasuan, merkatalgune handi nahiz hiriguneen eragina nabarmenagoa da. Esaterako, oinetako eta erroparen kasuan, erosketen %50era ez da iristen herrian bertan egindakoa. Gainera, internet, erosketa kanal izatetik haratago, produktuen inguruko informazioa aurkitu nahiz produktu ezberdinak alderatzeko tresna bilakatu da gaur egungo kontsumitzailearentzat. - Oro har, azterketako partaideen %90,01-k herriko merkataritzak duen eskaintzarekin gustora dagoela adierazi du. Era berean, bi dira bertako merkataritzatik gehien baloratzen diren faktoreak. Batetik, dendariak bezeroarekiko duen gertutasuna eta honi eskaintzen dion tratu pertsonalizatua. Bestetik berriz, herritarrak balioan jartzen du bere beharrak bertatik bertara asetzeak eskaintzen dion erosotasuna. Hau dela eta, sentsibilizazio kanpainaren bitartez, eskualdeko merkataritza txikian erosteak dituen abantailak aurkezteaz gain, merkataritza tradizionalak eskualdeko ekonomian nahiz herriguneen bizitzan duen garrantziaz sentsibilizatu nahi da. Eskaintzen dituen abantailen artean, azterketak plazaratutako emaitzei jarraituz, besteak beste, merkataritza txikiak erosleari eskaintzen dizkion gertutasuna nahiz erosotasuna jarri nahi dira balioan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak