Lola Valverde

2021-11-29
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/lola-valverde-lamsfus/ *** Grosen jaioa, guraso biak Errenteriakoak zituen, amaren abizena jatorri alemaniarrekoa den arren. Aita, Antonio Valverde “Ayalde”, margolari ezaguna zen, eta familiako Grafica Valverde inprimategian egiten zuen lana. Lola sei senidetan zaharrena zen, eta Sagrado Corazón moja ikastetxean egin zituen Batxilergoa bitarteko ikasketak. Frantseseko titulua ere atera zuen. Ezkondu eta ama izan zenean, konturatu zen hura ez zela nahi zuen bizitza: lanean hasi zen, frantseseko irakasle moduan, eta gero ikasten ere bai. Historia ikasketak egin zituen, Nafarroako unibertsitatean, eta doktore tesia ere bai EHUn. Unibertsitatean historia irakasten jardun zuen gero.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak