Uholdeak Armintxeko kobazuloan, 201003

2020-10-04
Joan den neguan Armintxeko trop-pleinean eginiko obraren helburua koba barruko urei irtenbidea ematea zen, labar-artea kaltetu ez dezan. Obraren ostean, asteburu honetan baieztatu ahal izan denez, uraren maila gutxitu barik, lehen baino gorago igotzen da. Asteburu honetan, III sektoreko grabatuak gutxienez, urpean izan dira berriro. Ura II eta I sektoreko grabatuetaraino ailegatu den, berriz (tartean lehoiaren panel famatua) Bizkaiko Foru Aldundiko taldeak koba barruan dituen limnigrafoek adieraz diezagukete. Eta ur zikinak hormetan utzitako ur-markek, jakina.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak