SEMINARIXOA - Trantsizio Soziologikoa 1 (Hitzaldia osoa)

2021-01-14
Trantsizio sozioekologikoa eta Debagoiena 2030 ekimena, mintzagai. Joseba Azkarragak ikuspegi soziologiko eta zientifiko batetik eman ditu gizakia planetan uzten ari den aztarnaren eta horren ondorioen gakoak, datozen 30 urteetarako estrategia komun egokiak definitu beharra dagoela nabarmenduz. Soziologoaren hitzetan, eskualdean aurrerapausuak eman daitezke, eta Debagoiena 2030 ekimena adibide argitzat ikusten du. Hain justu ekimen horren gaineko xehetasunak eman dituzte Elena Herrarte, Onintza Legorburu eta Aitziber Plazaolak. Erakunde, eragile eta norbanakoen lankidetzan oinarrituz, Debagoiena adimentsu, inklusibo eta klimatikoki neutro bateranzko trantsizioa lortzeko pausuak ematen "hasiak direla" aipatu du Herrartek hitzaldian. Datozen urteetan eskualdea eraldatzeko lan, energia, ekonomia eta mugikortasun ereduak birpentsatu beharraz hausnartzeko gonbidapena luzatu dute hizlariek, zortzi erronkatan oinarritutako portfolioaren aurkezpenarekin. Onintza Legorburuk entzute sakonaren metodologiaz ateratako ondorioak elkarbanatu ditu. Debagoiendarren kezka nagusietako bat "enplegua dela eta orokorrean klima aldaketa eguneroko erronka ez dela" aipatu du Legorburuk. Ereindajan, bertako produktuen alde Bergarako Ereindajan elkarteko bazkide Aitziber Plazaolak bailaran elikadura burujabetza ereduak txertatzeko aukerez mintzatu da, jangeletan bertako produktuez hornitutako plataforma osatzeko prototipoa diseinatzen ari direla aurreratuz.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak