Badator haizea - Xumai Murua Berra

2020-07-09
Bertsolaritzaren irakaskuntzako eta bertso plazak sortzeko indarrak batu ditu Bertsularien Lagunak elkarteak: gazteak plazaratzen ari gara. "Sohüta, Donapaleu, Angelu eta Hendaia artean bertsoa ari du. Haur eta gazteak astero trebatzen dira hemezortzi herritan, hiru topaketa behar dira denak elkartzeko. Udalekuetan Euskal Herri guziko lagunak egiten dituzte, nahi dutenak Eskolartekoan entseatzen dira, irratsaio batean parte hartzen dute, plazaratzeko aukera ematen zaie… ederra da, bertsoa ari du!". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak