Lurrari lotu 1512 2012 (Tximeleta)

2020-03-10
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Indarkeriaz lurra lapurtu eta zuen kateetan lotu, Baina ez duzue oroimenaren katea moztea lortu! Bost mila gorpu bakean bizi, bizi zen erreinuko lurrean, Bost mila arrazoi gehiago dira inperioaren aurrean! Ixilarazi nahi gintuzuen, bihurtuarazi erdaldun Baina oraindik bizirik dago gure lingua navarrorum NAFARROA, NAFARROA, NAFARROA EZ AL DA NOR? EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO BEREA ZOR? Anexio gisa saldu zenuten konkista bat izan zena... Belaunalditan transmititu da liburutan falta dena. Oroitzen duen herria ez da bizi atzera begira Nafarroara garai berriak aurki etorriko dira. Karrika estu, lautada zabal, mendi malkartsuei auskin! Gure lurrari lotuko gara baina gure kateekin NAFARROA, NAFARROA, NAFARROA EZ AL DA NOR? EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO BEREA ZOR? NAFARROA, NAFARROA, NAFARROA EZ AL DA NOR? EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO BEREA ZOR? Nafar askatasunaren alde, Amaiaurko etxarrian borroka egin zutenei betiko argia. NAFARROA, NAFARROA, NAFARROA EZ AL DA NOR? EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO BEREA ZOR? MILA BOSTEHUN ETA HAMABI BI MILA ETA HAMABI EMAN HITZA NAFARROARI! EMAN EUSKAL HERRIARI!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
74
urtea
634