Alardea 2022: Alardea izateko urratsa, 25. aldiz

2022-09-08
www.berria.eus | Alarderik egin gabe bi urte igaro eta gero, 2022ko irailaren 8an, Jaizkibel konpainiak 25 urte bete dituenean, ospatu da alarde eguna Hondarribian. Jaizkibel alardean txertatzeko jaio zen, bertan parte hartu nahi zutela adierazteko. 25 urte hauetan babes sozial handia lortu arren, ez dute alardearen parte izatea lortu. Ohi bezela defilatu dute, desfile baztertzailearen aurretik. Oso babestuta ibili da konpainia mistoa: 2019an bezala, plastiko beltzik eta Jaizkibelen aurkako kartelik ez da izan Kale Nagusian; jende gutxiago ikusi da espaloietan andreei bizkarra ematen, eta ozen entzun dira Ā«Gora JaizkibelĀ» aldarriak. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak