Kataluniaren aldeko giza katea Goierrin

2017-10-22
Gure Esku Dagok deituta, ehunka lagun bildu dira gaur Ordizia, Lazkao eta Beasain artean, Eman eskua Kataluniari lemapean. Giza katea osatzeaz gain, lekuko bana abiatu da Lazkaotik eta Ordiziatik. 12:00etarako osatu dute katea, eta 12:20ak aldera abiatu dira lekukoak. Eskuz esku eraman dute hainbat goierritar ezagunek, eta Beasainen elkartu dira bi lekukoak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak