Agian (Xabier Lete)

2021-01-10
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/grJw6y_uLlA Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Agian zuk bazenekien berak bazekiela ez zeniola dagoeneko leialtasunik gordetzen. Agian berak bazekien zuk bazenekiela ordu oroko galderaren erantzun beti estaliaz. Orduan udaberriko lore xumeak ikusten zenituen gauez mesanotxe gainean portzelanazko ontzitxoan. Agian berak negar egiten zuen malko isilez goizaldean zure lo sorgorrak kulparen angustia estaltzerakoan. Agian horrela behar zuen izan isiltasuna, loreak, malkoak, portzelanazko ontzitxoa buruki ondoan, esker txarraren arauak baititu bizitzak gehienetan leial irauten dutenentzat.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak