Espainia zigortuta, tratu txarrak emateagatik eta ez ikertzeagatik

2018-02-13
Espainiak Igor Portu eta Mattin Sarasolari “tratu txarrak” eman zizkien; “tratu ez-gizatiarra” eta “humiliagarria” eman zien ETAko kideei 2008an, atxilotu zituztenean. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez ebatzi du Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu egin zuela, edukiz —tratu txarrak emanda— nahiz prozeduraz —horiek ez ikertuta—; eta Estrasburgoko Auzitegiko hiru magistratu urrunago ere joan dira beren ondorioetan, eta Portu eta Sarasolak jasandakoa “tortura” izan zela ondorioztatu dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
5105