Txapelik handiena jantzita agurtu da Aimar Olaizola

2021-11-15
www.berria.eus | Eskerrak emanez agurtu zen atzo Aimar Olaizola, etxean, etxekoen aurrean, eta 42. urtebetetze egunean. Goizuetako (Nafarroa) pilotariak azken partida jokatu zuen, eta hura amaitutakoan erantzi zituen galtza zuriak betirako. Arrasto sakona utzita erantzi ditu: 23 urte pasatxo egin ditu profesionaletan, 1.321 partida jokatu, 27 final, eta hamabost txapel irabazi. Haren izena letra larriz azalduko da pilotaren historian. Badoa, eta txapelik handiena jasota doa: jendearen maitasuna. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak