Kanta berri (GUK)

2020-10-21
Kanta hau ahotsik gabe: https://youtu.be/Fw_iuh5opak http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Oi kanta berri zurekin nago orain duela aspaldi, zuretzat nuen kar bero hura suntsitu ez da dirudi. Beste lanetan iragan ditut egunak eta gau-aldi, bainan oraino ez dut ukatu Euskadi nere aberri. Oi kanta berri bihotzetikan ezpainetarat jalaia, Euskal airean bialtzen zaitut, zu neure mezularia. Jende artean izatu banaiz beresle xamurgarria, izan zaite zu ene partetik bakezale den xoria. Oi kanta berri izan zaite zu anai arteko zubia batasunetik libertatera gidatzen duen bidea. Kartzelan den abertzaleari emozute doi argia etsiturikan den bihotzari esperantzaun bizia. Oi kanta berri gure herriak behar du bide eta zubi, rtxetan ere baitezpadako argiarekin, ur garbi. Horiek denak ez dire aski bizi badien Euskadi, hainbat oraino beharko ditut kanta bat eta kanta bi. Horiek denak ez dire aski bizi badien Euskadi, hainbat oraino beharko ditut kanta bat eta kanta bi.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak