KINKA 01x11 Trantsizio energetikoa bai, baina zein markotan?
2023-03-14
www.berria.eus | Trantsizio energetikoaz mintzo da Kinka podcastaren hamaikagarren atala. Martxoaren 2an egin zen Martin Ugalde Foroan esandakoen laburpen bat da, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Itziar Gomez, BC3ko ikertzaile Unai Pascual eta Hego Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzaile Lorea Flores hizlari. Hiztegian, elikagaien karbono aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, gomendioen atalean, baterien berrerabilpenari buruz mintzatu da Imanol Landa Medrano. Entzun!
Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/
Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb