Korriklika 2

2019-04-05
www.berria.eus | Erriberan eta Nafarroako hegoaldean izan da gaur Korrika. Garikoitz Goikoetxea BERRIAko berriemaile bereziak Erriberako euskararen egoera aztertu du Mikel Arregi Euskarabideako zuzendariarekin eta Alizia Iribarren Erriberako AEKko arduradunekin. Ibai Sueskun Errigorako kideak Errigora proiektuaren berri eman du. Bestalde, Txakur Gorria sormen taldeak ilustrazio bat sortu du Korrikako furgoneta ardatz hartuta. Ramoni eta Loitzune Korrikarako arropa egokia erostera joan dira eta Alaia Martin Etxebesteren bertsoak eguneko irudi ederrenak lagundu ditu.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak