Berriz - Metalez eta ekinez hazia

2022-12-16
XX. mendearen erdialdera arte, nekazari-herria zan Berriz. Baserriak emoten ebanetik bizi ziran berriztar gehienak. Tailer txiki batzuk be baegozan han-hor-hemen, baina labrantzea eta abeltzaintza ziran nagusi. 1950eko hamarkadatik aurrera, Bizkaiko ekonomiak gorakada itzela ezagutu eban. Industrializazinoaren etorreraren ondorioz, enpresa eta taller ugari sortu ziran eta erabat aldatu ziran inguruak eta paisaiak. Ekonomia ezeze, biztanleria be asko hazi zan; eta, jakina, herritarren bizimodua oparo aldatu zan. Jarraian, industrializazinoak gure herrian arlo desbardinetan eragin zituan ondorioak ikusiko doguz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak