Gau beltza (Xabier Terreros)

2021-10-21
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 BERTSOLARIA(K): XABIER TERREROS GARTZIA "TERRE" DOINUA: HAMALAU HERIOTZENA I Euskal Herrian aspaldidanik ospatzen da arima hilen gaua... Gaur "Halloween" izenez ezaguna. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music 1. Urriaren hogei ta hamaika heltzean sorgin-arrats, arima hilen gau beltzean. Kalabazak, arbiak hustu baratzean ikusi ezinean kandelak jartzean arima erratuak itzalen atzean. 2. Herri bakoitzak bere erritual fede ta ohiturak garatu ditu mendez mende. Nahiz sortzeak hiltzea duen beti lege zer dela ta ez gara ausartzen behin ere Heriori zeharka begiratzen ere. 3. Arratoiaren begi, apoaren bihotz saguzarraren buru, laban, sega, aihotz. "Ziri edo sari" oihu aldaba zaharrak joz terrorezko maskarak ipinita gatoz norberaren ikarak ezkutatu asmoz. 4. Eskaparate oro eder dekoratuz guztia dago salgai trukoz eta tratuz. Utik! Goazen kalera bertsoak kantatuz beldurrezko kondaira ahaztuak kontatuz etxean ditugun lau trapu zahar hartuz. 5. Estatu Batuetan nahiz ezagun egin, zeltiarrek bezala hemen ere berdin kalabazak, maskarak kandelei eragin izaera antzeko ta izen desberdin aspaldi ospatzen da gurean Halloween.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak