03. Basozain

2021-01-29
Urte asko eman ditu basoa zaintzen. Zuhaitzei gora begira itxoiten. Ez ditu gauzak argi, are ilunago orain; oraindik ere hori posible bada. Hanpatuak ditu zainak odolez. Dolorez. Oinak lurrean dituenak duen ziurtasunaren adorez. Eta gora egiten du ahal duen guztietan, baina ez du ezer ikusten. Enpatia basoa mozten hasi da eta zurekin amestu du gizonak. Zurekin, soilik zurekin. Zurekin, beti. Piztu da piztia eta ez dago atzera bueltarik. Ez da hemen jainkorik hau gelditzeko gai denik. «Hitza hitz» dio zeruko pintada handiak, hastear da ikastear dugun garai berria. Enpatia basoa mozten hasi naiz eta sexuarekin amestu dut orain. Zurekin, soilik zurekin. Zurekin, beti. Basoa naiz, basoa nauzu. ibil bedi BELTXARGA BELTZA, 2021 Musika: Ibil bedi Hitzak: Amets Aranguren eta Ibai Osinaga Grabaketa eta nahasketak: Ibai Osinaga Masterizazioa: Josu Erviti (DrumGrooveStudio) Diseinua: Mikel Tristan ibilbedi@gmail.com Bandcamp: https://ibilbedi.bandcamp.com Instagram: https://www.instagram.com/ibilbedi/ Twitter: https://twitter.com/ibilbedi Facebook: https://www.facebook.com/ibilbedi
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak