Nafarroako eragileen babesa jaso du Altsasukoen aldeko manifestazioak

2018-06-14
Altsasuko auzian izandako krudelkeria judiziala salatu du Zuzenbidean Adituen Plataformak, atzo Nafarroako Parlamentuan izandako batzordean. Asteazkenez, berriz, Nafarroako eragile sozial, kultural, sindikal eta politikoek bat egin dute Altsasuko auziaren epaia gaitzesteko. Epaiketa osoan izandako proportzionaltasun falta salatu dute eta giza eskubideen eta elkarbizitzaren alde lan eginen dutela adierazi dute, Altsasuko auzian justizia lortzearren. Zentzu horretan, jendarte osoari dei egin diote larunbateko Iruñeko manifestazioan parte hartzeko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak