Nola antolatzen gara

2019-01-24
Jakintza Ikastolaren antolaketa eredua kooperatiboa da. Antolaketa autonomo eta irekia, auto-hausnarketa egiteko eta eguneratzeko gai dena. Eskola, moldakor eta hausnartzailea izan nahi du, ebidentziatan oinarritutako erabakiak hartzeko eta eguneratzeko gaitasuna izanik. Ikaskuntzaren mesedean dagoen antolaketa, praktika pedagogikoa hobetzeko, bere aspektu garrantzitsuenetan zentratuta, ebaluazio hezigarri baterako eredu aurreratuak txertatuz, ikasle eta irakasleen antolaketarako formula moldakorrak, edo egitura malguak denbora eta espazioaren antolaketari dagokienez. Aliantzei irekita dagoen erakundea, sinergiak sortzen dituena eta kapital profesionala hobetzen duena: familiekin eta komunitatearekin, goi mailako hezkuntzarekin, erakunde kulturalekin, beste erakundeekin, beste eskolekin eta beste ikas-inguruneekin. Erakunde hezigarria, auto-formatzeko eta auto-ebaluatzeko gaitasuna duena, lidergo, ikuspegia eta estrategiak dituena eta ikaskuntzaren ebidentziek sostengatutako diseinua. Jakintza Ikastolaren antolaketa eredua kooperatiboa da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak