Berriz ere, popularren babesarekin onartu dituzte jeltzaleek Lakuako aurrekontuak

2017-11-29
Gasteizko eta Madrilgo gobernuen aurrekontuak aurrera ateratzeko, jeltzaleek eta popularrek elkarri erakutsitako babesa dugu hizpide gaurkoan. 13:00etan sinatu dute akordioa, Eusko Legebiltzarrean. Espainiakoen kasuan, negoziazioak urtarrilera arte luzatzea aurreikusten du gobernuak. EAJk ukatu egin du hizketan ari direla Madrilen; PPk, ordea, harremanak dituztela dio. Aurrekontuetako akordio horiek markatu dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako XI. legealdiaren lehen urteko balantzea. Horri eta beste zenbait gairi erreparatu diegu gaurko titularretan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak