GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 24

2017-05-24
GUREAN GAUR albistegia Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, honatx eguneko lerroburuak: - Euskara administrazioan arautzeko dekretua aurrera eramango du Nafarroako Gobernuak. Exekutiboak, aurretik, Kontseiluari igorriko dio bere oniritzia jasotzeko. - UEUk 35 ikastaro antolatu ditu aurten eta gaurdanik hauetan izena emateko aukera dago - Manchesterreko erasoen ondoren, Erresuma Batuak alerta maila gorenera igo du. Militarrak gune estrategikoetan zabaldu dira eta gaur bertan hiru pertsona atxilotu dituzte. - Ernesto Valverde hunkituta baina egindakoarekin "pozik" azaldu da Athletic-ek eskainitako agurrean. Jose Angel Ziganda izango da bere ordezkoa talde zuri-gorriaren aulkitxoan. - Euskal bale arrantzaleek bost mende atzera egiten zutena irudikatuko dute ekainaren 15etik aurrera Kanadan abiatuko den ekimenean. - Asteburu honetan, Errenterian, Pantxika Telleriaren koreografia berria garatuko du Elirale dantza konpainiak Xihiko izeneko ikuskizunaren bitartez. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak