EUSPOT 2018 - Euskazko Spot Lehiaketa [AURKEZPENA]

2017-12-13
Euspot Lehiaketa 2012 urtean sortu zuten Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arteman Komunikazioak. Lehiaketaren HELBURUA dira euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea. 2018KO EDIZIOAREN GAI NAGUSIA: IRUDI DIGITALA GURE BIZITZAKO HARREMANETAN Informazio guztia: http://euspot.eus/ Iragarkiak balioko du sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egiteko. Sare sozialak gure bizitzako ia esparru guztietara zabaldu dira, eta horrek gure artean harremantzeko moduak ere baldintzatzen ditu. Nerabe zein helduok, sare sozialetan gutaz lantzen dugun irudiari garrantzia handiegia ematen ote diogu? Alderdi birtual horretan jasotzen dugun erantzun, oihartzun eta oniritzi edo oniritzi ezari kasu gehiegi egiten ote diogu? Horretaz jabetu behar gara. Targeta: Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendutako iragarkia izan behar da. Fokoa: Sare sozialetan eman beharreko irudiak baldintzatzen gaitu? Besteek esango edo erantzungo dutenaren arabera jokatzen dugu? Nahi duguna bakarrik erakutsi edo esaten dugu? Sare sozialak, gure esku dauden erremintak, jendeak gutaz nahiko lukeenaren erakusleiho edo eragile bihurtu ditugu? Dena ez da erreala, fikzio asko dago bertan eta guztia ez da dirudiena; ez jauzi tranpa horretan. Zure jokamoldea aldatzen ari zara ‘atsegin dut’ edo jarraitzaile gehiago lortzeko? IRAGARKIAK JASO BEHARKO DITUEN ELEMENTUAK • Gaiarekin bat egiten duen leloa. • Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira. • Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa txertatuko zaie finalista diren iragarkiei, sari banaketarako.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak