Urte zaharreko koplak (Oiartzungo kantu zaharrak)

2021-12-31
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Urte zaharreko koplak Hau haiziaren epela Airian dabil orbela; Etxe hontako jende leialak Gabon Jainkoak diela. Lezo eta Errenteriya Hirugarrena Oiartzun Nere lagunak Dios te salve Garbuarekin erantzun. Dios te salve Ongi etorri Gabon Jainkuak diela Legiarekin kompli dezagun Urteberriren sarrera. Urteberriren bezpera da ta Eskian gatoz atera, Ama Birjiñan Seme garbiya Dijualako pontera. Etxekoandre zabala Toki oneko alaba; Birian nator informaturik Emaile ona zerala. Dios te salve Ongi etorri Gabon Jainkuak diela Legiarekin kompli dezagun Urteberriren sarrera. Horroko hor goian oilo bi Batek bestia iduri; Etxe hontako etxekoandriak Ama Birjiña dirudi. Ematekotan emazu Bestela ezetz esazu; Ate-onduan hotzak hiltzera Amak ez gaitu bialdu. Dios te salve Ongi etorri Gabon Jainkuak diela Legiarekin kompli dezagun Urteberriren sarrera.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak