Mississippi (Markos Untzeta)

2018-08-13
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=m8ApX66TXWs http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Mississippi dut gogoan Mississippi urruna urruneko oinaze oihu zahar batek ekarrita. Bidegurutzeko kanta batek hitz mindu gordinetan erreguz bakardadetik salba nazazu Jauna. Bella Mae etxe aurrean harensoineko arina haizeak dantzan darabil goxo nire oroimenean. Nire maitea zen baina zorigaiztoko goiz batean beso artetik kendu zidaten eta urrutira eraman. Mississippi dut gogoan esklabo itsasontziak Afrikako kostaldetik itsasoz bestaldera Mississippi gogoan. Ibai ertzean oinutsik nago ilunabar hotz honetan ur lohitsuak gero eta gorago hazten Jauna. Gerriraino murgildu eta gero ur zikin lohitsuetan ozenago entzuten dut odolaren oihua.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak