Janaria Australiako animalientzako

2020-01-13
www.berria.eus | Australian animalientzako janaria botatzen ari dira helikopteroetatik. Irailetik sute handiak izaten ari dira, eta leku askotan garrek elikagai oro suntsitu dute. Bi tona azenario eta batata baino gehiago bota nahi dituzte walabiak bizi diren hainbat tokitan. Dagoeneko zortzi milioi hektarea kiskali dituzte suteek. Agintariek kalkulatu dutenez, mila milioi animalia hil dira.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak