GATOM - BUELTAN GATOZ MAXI OSOA

2018-11-09
Gatom, Bermeoko rapero gazteak, urriaren 30ean aurkeztu zuen "Bueltan gatoz" lan berria. Musika eta doinu ezberdinekin 4 abestiz osatutako lan berria aurkeztu du. Lehenengo abestia, “Bueltan gatoz”, diskoaren izenburua hartu duena, Akaba Djak ekoiztu du eta soul edo blues kutxua duen estiloan mugitzen da. “Argidxe non dau” eta “Eztau bakerik” abestiak, aldiz, reggae doinuetan mugitzen dira baina guztiz ezberdinak dira haien artean. Bata reggae klasikoagoa dugu doinu alaiekin, bestea dancehall estiloan mugitzen den bitartean. Azkenik “Sku!ek batun” abestian soinu modernoagoak erabili ditu Gatomek iluntasuna erakutsi naihean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak