Espainiako espetxe sistemak hiru gradutan banatzen ditu presoak. Haietako bakoitzak, azalpena

2019-10-23
Euskal Herritarrok nahi baino gehiagotan entzuten dugu kartzelaren berri. Nahi baino izen-abizen, xehetasun eta albiste ilun gehiago. Nahiago genuke hala ez bailtz. Baina hala den bitartean, ezinbestekoa da hainbeste entzuten ditugun “erregimena” “lehen gradua” eta antzeko hitzak zer diren ulertzea. Espainiako e espetxe sistemak hiru gradutan banatzen ditu presoak. Haietako bakoitzak, bere helburu eta ezaugarriak ditu. Bigarren Gradua edo erregimen arrunta Presoak, oro har, 2º graduan hasten dira. Helburua askatasunean izango duten bizitzarako prestatzea da. Goiz eta arratsaldero patiora ateratzeko tartea dute, eta beste preso batzuekin batera ikasi, lan egin edo ekintzetan parte hartzeko aukera. Horrez gain, zigorra beraien ingurutik gertu betetzeko eskubidea dute; eta lehen laurdena bete ostean, irteerak egin ditzakete. Presoen artean bi baldintza betetzen dituztenak eramaten dituzte soilik, bigarrenetik lehen gradura: Arrisku handikoak direnak edota Elkarbizitzara egokitzeko gaitasun falta nabarmena dutenak Lehen gradua edo erregimen itxia Lehen gradua edo erregimen itxia da denetan gogorrena, helburua pertsona hori isolatzea baita. Lehen graduan dauden pertsonak modulu itxietan egoten dira, bakarrik. Egunean 4 ordu soilik pasa ahal izaten dituzte zeldatik kanpo. Eta patioan ere, beste inor gabe egon behar dute. Lan egin, ikasi edo tallerretan aritzeko aukera ere mugatzen zaie. Ez-ohiko egoera denez, denbora tarte mugatu baterako behar du izan: 3 hilabetera egiten da gradu honeta mantendu edo ez erabakitzeko errebisioa. Hirugarren gradua erdi-askatasunezko erregimena Hirugarren erregimenaren helburua ostera, pertsona horiek askatasunean izango duten bizitzara egokitzea da. Horretarako, egunaren zati bat kalean pasatzen dute, eta beste zati bat —gaua, normalean— kartzelan. Irteera baimenak dituzte,bigarren gradukoek baino are gehiago. Baita kartzelatik kanpo lan egiteko aukera ere. a. 3. Gradu honen barruan, bada laugarren gradutzat har daitekeen beste bat ere: baldintzapeko askatasuna Baldintzapeko askatasuna Egoera honetan daudenek zigorra kalean jarraitzen dute, neurri zehatz batzuetara behartuta egon arren. Ohikoena egunero komisaldegi batean sinatu behar izatea da. Baldintzapeko askatasuna lortzeko hiru bide ditu presoak: zigorraren bi heren edo hiru lauden beteak izan behar ditu, edo larriki gaixorik egon, edo 70 urte baino gehiago izan. Horrez gain, zuzendariak aldeko txostena egin behar du horretarako. Euskal preso politikoen egoera Aurrez esan bezala, Espainiako espetxe sistemak etengabe zigortzen ditu euskal presoak, ohiko presoak baino gehiago. %84 gradurik gogorrenean dago, lehen graduan. Baita arriskutsuak ez izan eta elkarbizitzarako gai izanda ere. %16 aldiz, bigarren graduan. Eta hirugarren graduan, preso bakar bat dago soilik. Bada bide bat, 100.2 eskaera esaten zaiona, dauden graduan egonda ere hurrengo graduko bizi baldintzak izatea baimentzen duena. Haietako batzuk bide hori ari dira baliatzen. Baina traba askorekin egiten dute topo. Lehen graduan dauden presoen erdiak baino gehiagok eskaera egin arren, ukatu egiten zaie bigarren gradura igarotzeko aukera. Bigarren graduan daudenei ere, irteera baimenak zein hirugarren gradura igarotzea ukatzen zaizkie. Eta ez dago preso bakar bat ere baldintzapejo askatasuna lortu duenik. Ezin da ahaztu, gainera, euskal presoen arteko 21 larriki gaixo daudela. Horregatik, jarraituko dugu uskal presoen eskubideak aldarrikatzen. Justizia eskatzen. Bada garaia gorrotoan oinarritutako espetxe sistema honi aurre egiteko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak