Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin, Euskadi Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Goienak elkarrekin ekoiztu dituzte. Oraingoan, Xabier Aierdi soziologoa izango da Aitziber Aranburuzabala kazetariaren galderei erantzuten.
EHUko irakaslea da Aierdi, eta askotariko erakundeentzako ikerketak eta bestelako azterketak egin ditu. Herrialde batek burujabe izateko behar dituen tresnen gainean jardungo du. "Botere soziala izateko, aurrez, ekonomikoa eta kulturala izatea beharrezkoa da. Euskal burgesia nazionala behar dugu, eta, nire ustez, ezker abertzale soziologikoak hartu beharko luke gidaritza hori", dio Aierdik.