KONTSEILUA | 25. urteurreneko ekitaldia

2022-12-13
2022ko abenduaren 6an, Euskalgintzaren Kontseiluak 25. urteurreneko ekitaldia egin zuen Durangon. Bertan, Idurre Eskisabel Larrañaga idazkari nagusi berria izendatu zen, Paul Bilbao Sarriaren lekukoa hartuz. Xabier Mendiguren lehen idazkari nagusiaren hitzartzea, Castillo Suarez idazlearen poesia errezitaldia eta Eñaut Elorrieta abeslariaren bi kanta ere izan ziren. Bideo honetan ekitaldia osorik ikus daiteke. Euskalgintzaren Kontseilua euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune garrantzitsuena da. Euskararen normalizazio prozesua azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du helburu. Gutaz gehiago jakin nahi baduzu, jo Kontseiluaren webgunera: https://www.kontseilua.eus . . . Bideoaren grabazioa eta maketazioa: H Produkzioak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak