Esperientzia Digitala Loraldia Udagoienean: Alos Quartet eta Mikel Urdangarin

2020-10-05
Loraldia Udagoienak berrikuntza dakar 2020an. Festibalak ale berri bat erein du eta bertatik Esperientzia Digitala loratuko da. Festibalaren baitan festibal digital bat zintzilikatuko dugu. Udazken honetako hiru egunetan hiru esperientzia ikusi eta gozatu ahal izango dugu Loraldiaren eta EITBen web orrialdeen bidez. Bertan sortzaileak izango ditugu sormenaz berba egiten, kantak, poemak, zuzeneko musika… eta ikusleak parte hartzeko hamaika bide. Lehenengoa urriaren 4an egin dugu, Petti eta Harkaitz Canoren eskutik, musikariaren Manipulazio estrategiak egitasmoaren harira. Urriaren 8an Alos Quartet taldearen 20. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia izango da eta osorik emitituko dugu. Eta urriaren 18an Mikel Urdangarinekin burutuko dugu Esperientzia Digitala: gure herriaren eta bihotzaren soinu banda osatu dituzten kantei buruz arituko gara. Ikusteko: eitb.eus Informazio gehiago: loraldia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak