Ehun - Ni prest nago - Burujabetza martxan

2022-03-21
Nazkatu gara burujabetza eskatzeaz. Nazkatu gara gurea dena eman diezagutela erregutzeaz. Nazkatu gara gure borondatea mafia ekonomikoen apeten menpe jartzeaz. Nazkatu gara gure burujabetzen lapurreta beraien pribilegio bilakatu dituztenetaz. Nazkatu gara gure bizitzen jabe direla pentsatzen duten txulo-mierdataz. Nazkatu gara, inozoak izanez, burujabetza ezberdinak Espainiari eta Frantziari eskatzeaz. Beraiekin ez dago etorkizunik. Pantailaz aldatzera goaz; burujabetzak erregutzetik burujabetzak praktikan jartzen hastera goaz. Ikastolek, Rosa Parksek, intsumituek, langileek eta beste hainbatek egin zuten modu berean, burujabetzak praktikara eramaten hasiko garela adierazi nahi dugu. Elektrikek, gizonek, kapitalak, Espainiak, Frantziak, erdarek... lapurtu dizkiguten burujabetzak berreskuratzen hasteko ordua iritsi da. Baimenik eskatu gabe. Legala izan ala ez. Ehunetik burujabetza iraultza honetan parte hartu nahi duenari aukera ireki nahi diogu. Edozein euskal herritarri izena emateko aukera emango diogu. Gaurtik aurrera gure webgunean izena emateko aukera izango duzu. MAIATZAREN 14ean DONOSTIAN egingo dugun ekitaldi publikoan, berriz, burujabetzak praktikara eramaten hasteko izena eman duten pertsonen aurkezpen publikoa egingo dugu. Horretaz gain, ekitaldi berean, lehenengo burujabetza ekintza zein izango den eta noiz izango den argituko dugu. Hasi da burujabetza iraultza eta zu zara protagonista. Hasi dugu euskal errepublikara eramango gaituen bidea. GU PREST GAUDE ETA ZU?
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak