IBILALDIA 2020 / HEL HORRI!

2020-02-28
HEL HORRI! Herritik sortua herriarentzat Badauzkagu “nondik” ta “norantzak” doinu zaharren erritmo berrian ez du etenik ikastolen dantzak “Zer” baino lehen “nor” garenez hazi eta hezi nortasunez gutako bakoitza berezia, bereizia geurean inor ez. Nik zuri, zuk hari, denok batera, hel horri! herriz herri, Euskal Herri! Ibilaldira etorri! Nik zuri, zuk hari, denok batera, hel horri! herriz herri, Euskal Herri! Elorriora etorri! Bertan egina murtxikatu, lurrari eman, lurretik hartu. hitzak marraztu, gorputzek berba, matematikak musikatu. Enbor sendodun elorria urtero erantziz orria, etengabeko eraldaketan sustrai moretik fruitu gorria. Nik zuri, zuk hari, denok batera, hel horri! herriz herri, Euskal Herri! Ibilaldira etorri! Nik zuri, zuk hari, denok batera, hel horri! herriz herri, Euskal Herri! Ibilaldiara! Nik zuri, zuk hari, herriz herri, Euskal Herri! Nik zuri, zuk hari, herriz heri, Hel horri FITXA TEKNIKOA Asier Elias (Bateria), Mockers taldekoa Urko Igartiburu (Baxua), Urkotxo taldekoa Gorka Molero (Kitarrak, Teklatua, Koruak), Han taldekoa Mikel Quesada (Kitarra, Koruak), Sugoi taldekoa Eneko Arraibi (Saxofoia), Oxabi taldekoa Adrian Lopez (Tronpeta), Oxabi taldekoa Iñigo Arruabarrena (Ahotsa), Hayatola taldekoa Itziar Azkarate (Ahotsa), The galampers taldekoa Mamen Rodrigo (Ahotsa), Puro Txile taldekoa Zoe Igartiburu (Ahotsa) Hitzak: Itsaso Basauri, Haritz Luzar eta Iraitz Erkiaga Abestiaren grabaketa eta masterizazioa Lorentzo Records estudioan burutua, 2019ko abenduak 16tik 20ra. Aitor Ariño aritu da teknikari lanetan. BIDEOKLIPAREN FITXA TEKNIKOA Grabaketa eta edizioan Kimetz Blanco eta Imanol Garaizabal aritu dira eta dronarekin Aritz Kortazar.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak