Ihes, Bittor Aiape (Bittor Aiape, 1994)

2016-10-11
Bittor Aiape gaztetxo naparraren kantu bat, bere lehen diskotik, "Bittor Aiape". 1994. urtean kaleratu zuen, IZ zigilupean. Bittor Aiape, ahotsa ta gitarra Andrea Aiape, ahotsak Mikel Irazoki, baxua Musika tradiziorik gabeko familia batean jaio zen Bittor Aiape (Iruñea, 1980). Hala ere, sei urte zituela musika eta dantza klasikoko ikasketak hasi zituen, eta geroago gitarrari eskaini zion arreta berezia. Carloz Itoiz (Mikel Laboa, Benito Lertxundi...) izan zuen gitarra irakasle lehen urte haietan. Jendaurrean musikari gisa agertu arren, dantza ez zuen sekula baztertu hala ere. Jama Larreburu eta Jean-Lou Corrihons Minxoriak-eko kide ohien laguntzaz grabatu zuen Bittor Aiape (IZ, 1994). Bitarteko gutxirekin egindako diskoa izan zen, aurrez programaturiko bateria eta teklatuak erabili baitziren. Nafarroa Oinez-eko kantua eta Gabriel Arestiren "Nire aitaren etxea" izan ezik, Aiapek sortu zituen musika eta hitz guztiak, hamahiru urteko gazte batengan ohikoak diren gaiak (herriko festak, eskolako lanak, lehen maitasuna...) eta hain ohikoak ez direnak (drogak, kartzela...) ukituz. Kontzertuetan erritmo kutxa baten laguntzaz bakarka aritzen zen, baina entzutera joaten zitzaizkion gaztetxoak dantzan jartzen zituen. EL TUBO (kritika)..."Lau urte zeukanetik ibili da musika ikasten eta sei urte bete zituenean hasi zen kitarra ikasten. Dena den, Mozartekin konparatu beharrean, Billy Braggen parean nahiago dugu jarri. Bittorrek kanta guztiak idatzi ditu Atxaga eta X. Muguruzaren "Arraroa, noski" izan ezik. Heldutasun eta kalitate handikoak dira, nahiz eta, normala denez, bere estiloa finkatzeko egon ondino. Ahotsa egin gabekoa, jakina, 13 urte soilik daukala ezin dugu ahaztu. Baina Bittorrek kitarragaz lortu duen trebezia harrigarria da. Kitarjole bat baino gehiago, eta askoz nagusiagoak, ezagutzen ditugu, beraien mailara oraindik edo inoiz iritsiko ez direnak. Bittor Aiaperen kantetan egineroko arazo eta tirabirekin topatu ahal gara: hizkuntza, lana eta ikasketak, kartzela, aisia, maitea, eta denetariko erritmoak ere, rock kañeroa bere gustukoena dela ematen duen arren. Bittor Aiapek behar duena talde batean sartzea edo egitea da. Diskan bateria programatua edukitzea desabantaila nabarmena izan da. Hazi ahala Bittorrek bere musika landuko du rock munduan eta ziur gaude etorkizunean askotan hitz egin beharko dugula bere lanaz". http://www.badok.info/euskal-musika/bittor-aiape ................................................................................... Una canción del músico navarro Bittor Aiape. Su primer disco "Bittor Aiape" (1994) fue producido por el gran Kaki Arkarazo, bajo el sello vasco IZ. Bittor Aiape fue un joven músico navarro cuya corta carrera musical, en los años 90, dejó una gran huella en una generación entera de chavales vascos. Bittor publico cuatro discos donde se nota la evolución natural de su edad y, también en su música, siendo cada vez menos folk y más rockeros. Su primer disco se publico en 1994, de la mano del sello IZ, y conto con profesionales como Mikel Irazoki o Jama Larreburu y Jean-Lou Corrihons del grupo Minxoriak. BITTOR AIAPE (1994) 1. Lan madarikatua 2. Ihes 3. Nire aitaren etxea 4. Zure begiak 5. Nire lagunaren aita 6. Oinez 7. Mendiak 8. Progresuak 9. Arraroa noski 10. Amets bat 11. Drogak 12. Eguberriak 13. Elektrika urdin bat LIVE... https://www.youtube.com/watch?v=FcdXkGZnX5s ............................................................................ Bittor Aiape was a young basque pop rock singer in 90´s years. He recorded four nice albums. DISCOGRAPHY "Bittor Aiape" (1994) "Gaztea naiz eta zer?" (1995) "Azkena" (1997) "Beste aldean" (2000)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak