Ekosistema - Oihana Iguaran Barandiaran

2020-07-09
Bertsotan eta bertsolaritzaz gozamenetik ikas dadin nahi dugu. Horretarako, lanean ari gara ikastetxeetan zein bertso eskoletan eta aisialdiko ekintzetan. "Elkartearen Hezkuntza sailak bertsolaritzaren ekosistema osoa elikatu behar du; hori du bere egitekoa. Bertsozale Elkarte osoaren ardura da bertsolaritza geroratzea, eta Hezkuntza sailari dagokio horretarako ekosistema garatzea: hasi bertsozaleetatik eta antolatzaile, epaile, gai jartzaile, hezitzaile, borondatezko langile edo bertsolarietaraino". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak