Manasluko gailurra zapaldu du Alex Txikonek, neguan eta oxigeno artifizialik gabe.
2023-01-06
www.berria.eus | Alex Txikonek azkenean lortu du Manaslu mendira neguan igotzea (8.163 metro), oxigeno artifizialaren laguntzarik gabe. Hirugarren saiakera zuen oraingoa, eta gaur goizean sare sozialetan jakinarazi duenez, 04:45ean zapaldu du gailurra, Nepalen 09:30ak zirenean, sei eskalatzaile nepaldarrekin batera: Pasang Nurbu Sherpa, Chhapel Sherpa, Gelu Sherpa, Maila Sherpa, Mantere Lama Sherpa eta Gamje Babu Sherpa. Simone Moro italiarra ere espedizio horretan zegoen baina utzi egin behar izan zuen..
Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/
Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb