Busturiko San Mames zeramika fabrika.

2018-04-16
Urdaibai itsasadarraren bazterrean gagoz, Busturiko Axpe auzoan, aurrez aurre Kanala dogula. Bazanbehingo Busturian, bazan behin, buztinola bat: San Mames zeramika lantegia. Ordukorik ez da ia ezer geratzen, lehorra itsasoaren erasotik babesten dauan horma bat besterik. Lantegi hau aitzindaria izan zan Bizkaian hemeretzigarren mendean. Baina zerk eragin eban herri txiki txukun honetan buztinola bat sortzea, herritarrak lurreko nekez eta itsasoko ametsez bizi baiziran!? Zein ete zan, orduan, hemengo bizikerea eta lanbidea? Nortzuk asmatu eta hauspotu eben hemen zeramika lantegi hori? Ze eratako ontziak egiten ebezan? Zenbat urte iraun eban buztinoleak? Galdera ugari ezta? Guzti horreen erantzuna hurrengo bideoan azaltzen ahaleginduko gara. Entzun adi!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak