Adi! Erne! Esna! BIDEOKLIPA KASU! Taldea

2020-05-01
KASU! Musika taldearen “Adi! Erne! Esna!” kantaren bideoklip hau, 2020ko otsailetik apiririlera Maitane Domench Aristu-k grabatu, editatu eta ekoitzi du. 2020ko Maiatzaren lehenean kaleratua da salbuespen egoera batean. KASU!k eskerrak eman nahi dizkie bereziki Maitane eta Elaiari bideoan izan duten paper ezinbestekoa dela eta. Eskerrik asko ere bideoaren grabaketa egunean laguntzen izan zen Juneri. Egunetik egunera apatiko eta geldo bihurtu nahi duten gizarte honetan etengabe mundu justuago baten alde borrokan ari zareten guztiei eskainia! Zuek zarete ezinbestekoak! HARREMANETARAKO: FACEBOOK: https://es-es.facebook.com/kasukoldarrak.iruna INSTAGRAM: https://www.instagram.com/kasukoldarrak/?hl=es E-POSTA: kasukoldarrak@gmail.com DISKAK JEISTEKO: https://kasukoldarrak.bandcamp.com/ HITZAK: Bi hankako txakur bat daukat hozkaka nere ondoan. Zart! Eta krak! Zapata kolpeak dohan. Bart ausart, zarata iraultza hegoan. Gaur besoak gurutzatuz, harrika hurrengoak. Harilka besoak. Hamaika otsoak, ardiak begiak irekiz. Soak gogor eta zuzen. Behar lor lehenbailehen indarra eta garra, behingoz joan daitezen. Eutsi borrokan! Aska zaitez. Eutsi borrokan! Joan daitezen. Badatoz porra eta arma. Ama! Alarma piztu da iada. Laztana latz dana bihurtzen bada, gu plana ta lana prestatzen gara. Etsaiaren ondoan ala gurekin zara? Jo eta su da KASU! Pausuz, pausu. Aizu! Borroka orroaka eginez. Eta zu? Berdin zaigu tresna. Behar dugu esna. Geldirik egonik oker doa dena! Eutsi borrokan! Aska zaitez. Eutsi borrokan! Joan daitezen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak